XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorrotxategi
Mundu onetan bizi gerade
oso denbora motzian,
gu ere juango gera noizbaiten,
aurrekoak e juan zian;
zertako ibili alkarrekin
etsai gaiztoen antzian?
iru-lau egun dauzkagu eta
ibili kontzientzian.

Baztertu dizkagun gorrotoak,
iriki besoak, kuttuna,
alkar maitatuz, alkar lagunduz
pasa gaua ta eguna;
beste iñorentzat ez opa
geuretzako nai ez deguna,
ori da, anaiak, kontzientziak
garbi eskatzen diguna.

Alde aundiak daude, mutillak,
emen atzotikan gaurrampacirc;,
gaur gizon eginda ba gaude're
lengo batampecirc;n giñan aurra;
maita dezagun gure tankera,
zuzendu gure ezurra,
kontzientziak au agintzen du
eta baztertu gezurra.